XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Marko Polo bezalako atzerritarrak ipini.

Pekinen behatoki bat ireki zuten eta mendebaldeko musulmanen eta bertako txinatarren ardurapean jarri gainera.

Garai eta zibilizazio hartako zenbait tresna kontserbatu egin da.

Parisen adibidez, 1362.ean Samarkandako Abn Ahmad-ek Pekingo bere nagusi mongoliarrentzat prestatutako (arabiar eta txinatar letraz idatzirik) ilargi-taulak kontserbatzen dira.

Mendebalderago, Gengis Khanen bilobak (Hulagu Khan-ek) 1258.ean Bagdad menperatu ondoren ekialdeko abbastar kalifatzari bukaera eman zion.

Hulagu Khan-ek Azerbaidjan-en (Maragha-n, bereziki) behatoki bat zabaldu zuen eta bertako bisirraren eskutan (aldi berean astronomoa zen eta) jarri zuen.

Behatoki honetan 400.000 idazlan baino gehiago pilatu ziren eta bertara leku guztietako astronomoak hurbildu ziren.

Behatoki hartatik hurbil 1294.ean moneta-papera argitaratu zen eta argitarapen hartan letra txinatar eta arabiarrak erabili zituzten.

Zenbait urte geroago, Rasid al-Din (1247-1316) pertsiar medikuak txinatarren inprimaketa-bideen adierazpen zehatza eman zuen.

Mongoliarren Zientziaren azkeneko bultzada, Ulugh Beg-ek (1394-1449), Tomerlan-en bilobak, eman zuen 1420.ean Samarkandan behatoki astronomiko bat eraikiz.

Bertan Hiparkok ikertutako izarren posizioak berriro kartografiatu ziren eta Tycho Brahe (XVI. mendean) baino lehenagoko zehatzenak dira.